
MAKUSI
2026
Ume eta gaztetxoei zuzendutako jarduerak eta ikuskizunak ekarriko ditu jaiak. MAKUSI unibertsoko protagonista nagusiak ezagutu eta “Go!azen 13” telesailaren aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera ere izango da.
MAKUSI JAIA 2026: Sarbide-arauak
• Ez dago gutxieneko adinik.
• Adingabeek beti heldu batekin egon beharko dira.
• Pertsona bakoitzak bere sarrera izan beharko du, helduek, zein haurrek.Ekitalditik atera eta berriro sartzeko aukera dago, baina sarrera eskaneatu beharko da irteeran, bestela ezingo da berriz sartu.
• Kanpotik janaria eta edaria ekar daitezke. Barruan jateko guneak egongo dira.
• Ez da objektu arriskutsurik sartzen utziko.
• Ekitaldia 11:00etan irekiko da eta 17:00etan amaituko da.
• Aforoa beteta badago, sarrera izan arren, lekua libre geratu arte itxaron beharko da.
• Behin barruan, argazki-baimena onartzen da. Ateratako argazki eta bideoak EITBk eta bere marka guztiek erabili ahalko dituzte.
Cargando tu perfil...

