
Go!azen
Makusi
2026
"Go!azen" telesailaren 13. denboraldian, Basakabi ez da jada udako kanpalekua izango; aitzitik, prestigio handiko Wellington Music Academyren Euskal Herriko egoitza bihurtuko da. Hautaketa-prozesua, ordea, ez da gardena izan, eta horrek arazoak ekarriko dizkie haren zuzendariei: Maitane eta Garazi. Horrez gain, udako musika-eskola honetan sartzeko azterketa zorrotza gainditu duten hiru ikasle ezagutuko ditugu: Ilargi, Kaia eta Luka. Haiekin batera, Wellington Music Academy-tik etorritako musika-irakasle berria ere iritsiko da Basakabira: Imanol. Bestalde, Garazik behartuta eta bere borondatearen aurka, Alaiak uda berriro ere Basakabin igaro beharko du. Haiekin batera itzuliko dira Bosko, Izar, Roke, Karla, Maren eta Joritz. Dena den, ikusteko dago nor izan den benetan Wellington Music Academy-ko hautaketa-prozesua gainditu duena.

